Buesa Arenan
Garaipen erosoa Baskoniarentzat (91-66)
Agentziak | Erredakzioa
Gasteiztarrek sailkapenenko bigarren postuari eusten diote, Herbaliferi etxean gailendu ostean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Baskoniak bolada onari eutsi dio eta zazpigarren garaipena jarraian lortu du etxean Endesa Ligan, Herbalife Kanaria Handiari 91 eta 66 irabazita. Kanariarrek, aldiz, bost garaipeneko bolada ona eten dute Buesa Arenan izandako emaitzaren ondorioz.
Garaipen lortzeaz gain, gasteiztarrek kontra zuten 18 puntuko 'averagea' irauli dute, azken laurdenean defentsan egindako lan txukunari esker. Kanariarrek euren onena eman dute atsedenaldiaren ostean, baina egindako ahaleginak ez du ezertarako balio izan.
Baskonia jaun eta jabe izan da lehen minutuetatik, horren adibide argia da lehen laurdena amaitzea markagailuan ageri izan den emaitza: 21-6.
Bigarrenean gauzak ez dira aldatu eta aldeak gora egin du, arabarren joko biziari esker. Trantsizio azkarrak egin ditu Pedro Martinezen taldeak, eta kanariarrek ezin izan diote Baskoniaren jokoari eutsi.
Gasteiztarrak 37 eta 17 jarri direnean, kanariarrak suspertu egin dira eta 2 eta 10eko partzialari esker partida 39 eta 27ra jarri dute.
Atsedenaldiaren ostean, Herbalife hobeto aritu da, zonako defentsa egin dute eta Baskoniak sufritu egin du. Ondorioz, talde kanariarra 47 eta 41 hurbildu da 26. minutuan.
Azken laurdenaren hasieran, Nico Brussino eta Patricio Garino argentinarrak hiruko bina saskiratze egin dituzte, eta ondoren Jayson Grangerrek beste bi sartu ditu, markagailuan behin betiko aldea zabalduz.
'Averagea', Baskoniaren alde
Azken minutuetan, eta garaipena ziurtatuta zutela ikusita, Baskoniak talde bien arteko 18 puntuko 'averagea' iraultzeko helburuari heldu dio. Baita lortu ere.
Azkenean, Pedro Martinezen taldea 91 eta 66 gailendu da, 25 puntuko aldearekin. Ondorioz, bi taldeek Liga berdinduta amaituz gero, Baskonia aurretik geratuko litzateke aldeko ‘averagea’ri esker.
Fitxa teknikoa
91 - Baskonia (21+18+23+29): Granger (16), Beaubois (10), Timma (4), Malmanis (2) y Poirier (15) -hasierako boskotea-, Vildoza (9), Voigtmann (5), Diop (2), Janning (15) eta Garino (13).
66 - Herbalife Gran Canaria (6+21+24+15): Mekel (1), Seeley (15), Rabaseda (7), Aguilar (-) y Balbin (14) -hasierako boskotea-, Oliver (4), Brussino (6), Báez (2), Pasecniks (2), Radicevic (9) eta Fischer (6).
BKNHGC | La alegría de seguir imparables en casa. ¡Grandes! #GoazenBaskonia pic.twitter.com/J12jRAGrF6
— Saski Baskonia (@Baskonia) 18 de marzo de 2018