Itxi

28. jardunaldia

Baskonia Bartzelonari gailendu zaio eta oso gertu ditu play-offak (73-86)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Gasteiztarrek bi partidaren aldea ateratzen diote Makabi Tel Avivi bi norgehiagokaren faltan. Talde israeldarra da zortzigarren posturako lehian duten aurkari bakarra.

Ilimane Diop eta Rodrigue Beaubois presio lana egiten Pau Ribasen gainean. Argazkia: EFE

Baskoniak eskura dauka Euroligako play-offetara igarotzeko txartela, Bartzelonari Palaun 73-86 irabazi ostean.

Bartzelonak nabarmen bota ditu faltan gaur partidan izan ez diren bost jokalariak, bereziki Ante Tomic pibota.

Bartzelona ahalegindu da eta dena eman du, baina azken laurdenean amore eman behar izan du.

Pedro Martinezen taldeak partida serioa jokatu du eta Bartzelonak barnealdean egindako hutsak baliatzen jakin du.

Norgehiagoka irabazita, Baskoniak oso gertu ditu play-offak.

Fitxa teknikoa

Bartzelona Lassa 73 (16+24+18+15): Heurtel (8), Jackson (8), Koponen (21), Claver (-), Oriola (15) –hasierako bostekoa- Diagne (-), Pressey (8), Ribas (6), Moerman (5) eta Navarro (2).

Baskonia 86 (16+27+20+23): Vildoza (3), Beaubois (11), Garino (8), Voigtmann (17), Poirier (15) –hasierako bostekoa-, Diop (2), Shengelia (12), Granger (4), Janning (4) y Timma (10).

Epaileak: Christodoulou (Grezia), Ryzhyk (Ukraina) y Zamojski (Polonia).

Albisteak (3)