Euroliga
Shengelia, martxoko jokalaririk onena Euroligan
Agentziak | Erredakzioa
Baskoniarentzat hilabete bikainean eman diote saria georgiarrari. Ez dute porrotik jasan jokatutako hamaika partidetan.
Tornike Shengelia hautatu dute Euroligako jokalaririk onena martxoan. Hilabete bikaina izan da Baskoniaretzat.
Arabako taldeko kapitaniak 17 puntuko balorazioa lortu du batez bezte Baskoniak jokatutako sei partidetatik bostetan.
Khimkiren aurka bereziki nabarmendu zen georgiarra, 15 puntu eta 15 erreboterekin. Bere ibilbidean errekor berria ezarri zuen Europan.
29 jardunaldi jokatuta, Shengelia bigarrena da erreboteetan (6,4), eta balorazioan laugarren dago (18,8 puntu neurketako).