Itxi

88-75

Baskoniak hamargarren garaipena jarraian lortu du ligan, Andorrari irabazita

eib.eus

Arabako taldeak 88-75 irabazi dio MoraBanci Buesa Arenan eta sendo eusten dio Endesa Ligako bigarren postuari.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Baskoniak 88-75 irabazi dio MoraBanc Andorrari Buesa Arenan, Endesa Ligako 26. jardunaldiko neurketa. Garaipen hau, hamargarrena jarraian da Baskoniarentzat Endesa Ligan eta bigarren postuari sendo eusten dio.

Lehen laurdena parekatua izan da hasierako bost minutuetan, baina minutuak aurrera joan ahala Baskonia abantaila garrantzitsuak lortzen hasi da. Lehen hamar minutuetan Arabako taldea izan da nagusi, eta 9 puntuko abantaila eskuratu du (19-10). Bigarren laurdenean, ordea, MoraBanc Andorra izan da nagusi. Hala ere, bigarren laurdenaren erdialdera arte Baskoniak ondo eutsi dio abantailari. Laurden honetako azken 5 minutuetan, ordea, behera etorri da Baskonia eta horretaz baliatu da Andorra, abantailak murrizteko, neurketa berdintzeko (30-30) eta 10 punturainoko abantaila lortzeko (30-40). Baskoniak pare bat saskiratze lortu ditu azken minutuan eta sei puntuko desabantailarekin iritsi da atsedenaldira Arabako taldea (34-40).

Atsedenaldia ondo etorri zaio Baskoniari, etxeko taldeak bere jokoa hobetu baitu hirugarren laurdenean. Defentsako lan sendo batekin eta erasoko jokaldietan ondo ibilita, Baskonia aldeak murrizten hasi da. Puntu bakarrera hurbildu da (47-48), baina Andorrak berriro abantaila lortu du (47-53). Laurdena amaitzeko 3 minutu baino gutxiago falta zirenean berdindu du neurketa Baskoniak (58-58) eta lau puntuko abantailarekin iritsi da Arabako taldea azken laurdenera (62-58).

Indartsu ekin dio Baskoniak azken 10 minutuei. Pedro Martinezek zuzentzen duen taldea MoraBanc Andorra baino hobea izan da azken laurdenean. Hori dela eta, 10 puntuko errenta eskuratu du Arabako taldeak, amaierarako 5 minutu falta zirenean (76-66). Hortxe bideratu du garaipena Baskoniak. Azken minutuetan ondo erabili ditu jabetzak Gasteizeko taldeak eta garaipenak ez dio ihes egin Baskoniari (88-75).

Fitxa teknikoa:

88 - Baskonia (19+15+28+26): Huertas (11), Beaubois (13), Garino (4) Voigtmann (7), Poirier (2) -hasierako bostekoa-, Vildoza (12), Timma (2), Janning (11), Diop (14) eta Shengelia (12).

75 - Morabanc Andorra (10+30+18+17): Albicy (-), Jelinek (9), Walker (5), Sane (-), Iverson (8) -hasierako bostekoa-, Fernandez (7), Blazic (18), Jankovic (7), Stevic (10), Diagne (-) eta Shurna (11).

Epaileak: Oscar Perea, Luis Miguel Castillo eta Ruben Sanchez Mohedas.

 

 

Albisteak (3)

Bideoak (1)