Kargatzen...
Itxi

Gaur, 21:30ean

Sasoiko dagoen Baskoniak Valentziaren kontra neurtuko ditu indarrak

Agentziak | Erredakzioa

Kirolbet babeslearen izenaren estreinaldian gasteiztarrek Valentzian jokatuko dute bigarren postua defendatu nahian (21:30).

Kirolbet Baskonia taldeak partida garrantzitsua du gaur Fontetako pabiloian gaurko 21:30ean Valentzia Basketen kontra. 27. jardunaldian bigarren tokian dira gasteiztarrak eta neurketara sasoiko heltzen dira, bai Euroligan (azken partida galdu zuten) eta bai Endesa Ligan hainbat partida errenkadan irabazita.

Sailkapenean Real Madrilek lehen postua ziurtatuta duela dirudi (24 irabazi, 3 galdu), Baskonia bigarren da (19-7), Bartzelona hirugarren garaipen bakarrera (18-8) eta ondoren Valentzia Basket dago (17-9), gaurko gasteiztarren aurkaria.

FITXA TEKNIKOA

VALENTZIA BASKET: Van Rossom, Martínez, Abalde, Doornekamp eta Dubljevic --ustezko hasierako bostekoa--; Sastre, Green, Thomas, Pleiss, Garcia, Puerto eta Hlinason.
BASKONIA: Marcelinho, Beaubois, Garino, Voigtmann eta Poirier --ustezko hasierako bostekoa--; Shengelia, Diop, Janning, Vildoza, Timma, Malmanis eta Martinez.

EPAILEAK: Perez Pizarro, Serrano eta Padros.
PABILOIA: La Fonteta.
ORDUA: 21.30/Movistar Deportes 1.

Albisteak (2)