Itxi

18:00ETAN

Kirolbetek Real Madrili egingo dio bisita gaur

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Jayson Granger gabe jokatuko duen Kirolbet Baskoniak Real Madrilen kantxa bisitatuko du gaur.

Janis Timma Fabian Causerri txapela jarri nahian, Euroligako partidan. Argazkia: EFE

Jayson Granger gabe jokatuko duen Kirolbet Baskoniak Real Madrilen kantxa bisitatuko du ostegun honetan, Endesa Ligako 29. jardunaldiari dagokion atzeratutako partidan. Sailkapeneko lehenengo biek aurrez aurre ikusiko dute elkar bertan.

Talde madrildarrak Liga erregularreko txapeldun izan nahi du, eta hala izatea lortuko du gasteiztarrei irabazten badie edota 12 puntu baino gutxigatik galtzen badu. Abantaila horrekin gailendu baitziren lehen Buesa Arenan jokatutako itzuliko norgehiagokan (69-81).

Izan ere, Baskonia da lehen postua ken diezaiokeen talde bakarra, nahiz eta aukerak urriak izan. Arabarrak bigarren dira 21 garaipen eta 8 porrotekin, eta jokatzeke dituen bost lehiak irabazi beharko lituzke eta Madrilek bere bostak galdu.

Fenerbahçeren aurkako Euroligako kanporaketan berriro ere orkatila mindu zuen Jayson Grangerren hutsunea betetzeko ardura egokituko zaie berriz Luca Vildoza argentinarrari eta Marcelinho Huertas brasildarrari.

ACBn klasiko bihurtu den lehian parekotasuna handia den arren, Real Madrilek poltsikoratu ditu bien arteko Ligako azken bi partidak.

Hartara, Pedro Martinezen taldeak ez du Madrilen garaipenik eskuratu duela sei urtetik. Hain zuzen ere, 2011/2012 denboraldiko play-offei zegokion partida hura 71-81 irabazi zuen Baskoniak, batez ere taldeari ekarpen handia eman zion Macej Lamperen jokoari esker.

Albisteak (3)