Itxi

Ostegunean, 20:45ean

Euroliga: Caja Laboralek hil ala biziko partida du Khimkiren aurka

Erredakzioa

Baskoniari errusiatik ekarritako porroteko desabantaila (64-60) gainditzea komeni zaio fase erregularraren bukaeran egon daitezkeen berdinketetan abantaila izateko.

Caja Laboral Baskoniak garaipena lortu behar du Khimkiren aurka Euroligan Top 16ra sailkatu gabe geratu nahi ez badu.

Bost porrot jarraian daramatza Baskoniak Euroligan, bolada txar historikoa gasteiztarrentzat. Ivanovicenek ezin dute porrot gehiago jaso eta geratzen zaizkien hiru partidak irabazi beharra daukate Top 16an egotea ziurtatzeko.

Baskoniak 64-60 galdu zuen Errusian eta lau puntuko desabantaila hori gainditzea komeni zaio fase erregularraren bukaeran egon daitezkeen berdinketetan abantaila izateko.

Ivanovicen ez du bajarik partida honetarako. Khimkiren aldetik Thomas Kelati eta Zoran Planinic jokatzeko prest izango ditu Scariolok.