Kaunasen
Zalgiris-Caja Laboral (89-95): Garaipen estua
Josu Bilbao
Erredakzioa
Ivanovicen mutilek luzapen denbora behar izan dute garaipena eskuratzeko. Atsedenaldira 19 puntuko aldearekin joan dira arabarrak baina bigarren zati kaskarra jokatu dute erasoan eta defentsan.
Baskoniak erasoan oso sendo hasi da sartuta norgehiagokan eta ideaia oso argi eduki ditu Dusko Ivanovicek. Marcelinho Huertasek ezin hobeto gidatu du taldea eta Bilbon eduki ez zuen lasaitasuna eman dio Caja Laborali. San Emeterio eta Teletovic hasieratik partidan sartu egin dira eta 0-9ko aldea lortu dute gasteiztarrek. Lehen laurdenaren amaieran Baskoniak alde epolita lortu du markagailuan, 16-27.
Bigarren laurdenean Mirza Teletovicek erakustaldia eman du eta taldea 22-37 aurretik jarri du bere hirukoekin. Taldeak defentsan asko sakatu du eta Begicek eta Jankunasek ezin izan dute Zalgiris zuzendu. Ivanovicek partida ondo prestatua duela erakutsi egin du eta Baskoniak ia 20 puntuko aldea lortu du atsedenaldia baino lehen, 33-52.
Arabarrak ez dira ondo irten hirugarren laurdenean eta etxekoek asko sakatu dute erasoan 0-7ko partziala lortuz. Begic eta Jankunas ezin izan dituzte gelditu gasteiztarrek eta lituaniarrak ondo ibili dira erasoan. Jankunasen hiruko bati esker Zalgiris hiru puntura jarri da markagailuan (56-59), baina taldearen erreakzioa Olesonen eskutik heldu da eta 60-70ko emaitzarekin bukatu egin da hirugarren laurdena.
Azken laurdenean etxeko taldeak ordura arte lortu ez dituen hirukoak saskiratzen hasi da eta Baskoniak ezin izan ditu Kalnietisen eta Milaknisen jaurtiketak gelditu. Arabazo taldeak bere aurpegi patalean erakutsi du azken laurdenean eta Kaunasek 80-80koa lortu du. Marcelinho Huertasek norgehiagoka erabakitzeko aukera paregabea izan du bere eskuetan, baina brasildarrak ez du saskira jaurti eta partida luzapenera joan da.
Luzapen denboran, Olesonek eta Teletovicek hartu dute taldearen gidaritza eta Caja Laboralek, 84-90, sei puntuko aldea hartu du markagailuan. Berdeen jaurtiketak ez dira saski barrura joan eta Baskoniak ondo mantendu du aldea, norgehiagoka erabakitzeko (89-95). Khimki talde errusiarrak Maccabi garaitzea lortuz gero gasteiztarrak Euroligako Top 16ean egongo dira.
- Fitxa teknikoa:
89 - Zalgiris Kaunas (16+17+27+20+9): Collins, Milaknis (10), Salenga (9), Klimavicius (6) eta Watson (8) -hasierako bostekoa-; Pocius (10), Delininkaitis (9), Begic (10), Jankunas (17), Kalnietis (10) eta Kuzminskas.
95 -0 Caja Laboral (27+25+18+10+15): Huertas (4), Oleson (12), San Emeterio (21), Teletovic (32) eta Barac (21) -hasierako bostekoa-; Logan (2), Ribas, Haislip eta Bjelica (3).