75etik 53 lortu ditu
San Emeterio, onena biko saskiratzeetan ACB Ligan
Erredakzioa
Caja Laboraleko kantabriarrak %70,6ko eraginkortasuna dauka. Bigarren postuan Blancos de Ruedako Marcus Slaughter dago eta hirugarrenean Estudianteseko Jayson Granger.
Caja Laboraleko Fernando San Emeterio da biko saskiratzeetan onena ACB Ligan. %70,6ko eraginkortasuna dauka kantabriarrak. 75etik 53 lortu ditu.
Bigarren postuan Marcus Slaughter Blancos de Ruedakoa dago (%66,6) eta hirugarrenean Estudianteseko Jayson Granger (%65,2). Laugarren postua Lagun Aro taldeko David Doblasentzat da (%65,1).