Baskonia, 2. kaxan
Euroliga: 'Top 16'ko zozketa Bartzelonan burutuko da urtarrilaren 4an
Erredakzioa
Zozketan ezingo dira elkarren aurka neurtu multzo berean egon diren taldeak eta herrialde bereko taldeak ere ez dira kaxa berdinetan egongo. Espainiako taldeak dira salbuespena.
Euroligako bigarren faseko zozketa datorren urtarrilaren 4an burutuko da Bartzelonan eta bertan ACB Ligako lau talde egongo dira; Real Madril, Bartzelona, Caja Laboral Baskonia, Unicaja eta Power E. Valentzia.
Top 16ra sailkatu diren hamasei taldeak lau kaxatan banatuta egongo dira. Zozketan ezingo dira elkarren aurka neurtu multzo berean egon diren taldeak eta herrialde bereko taldeak ere ez dira kaxa berdinetan egongo. Espainiako taldeen artean bost sailkatu dira fase honetara eta ondorioz, bi talde egon beharko dira multzo berean.
Lehen kaxa:
Maccabi Electra Tel Aviv (ISR), Olympiacos Pireo (GRE), Montepaschi Siena (ITA) eta Panathinaikos (GRE).
2. kaxa:
Caja Laboral (ESP), Real Madrid (ESP), Fenerbahce Ulker (TUR) eta Union Olimpija Liubliana (SLO).
3. kaxa:
Zalgiris Kaunas (LIT), Unicaja (ESP), Regal FC Barcelona (ESP) eta Efes Pilsen Estambul (TUR).
4. kaxa:
Partizan Belgrado (SRB), Lottomatica Roma (ITA), Lietuvos Rytas (LIT) eta Power Electronics Valencia (ESP).