Kontratu-berritzea
Janningek kontratua berritu du Baskoniarekin, urtebetarako
Erredakzioa
Kirolbet Baskonia eta Matt Janning akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen dituen kontratua denboraldi batez luzatzeko.
Kirolbet Baskonian jarraituko du Matt Janningek datorren denboraldian. Bi aldeak akordiora iritsi dira elkar lotzen dituen kontratua denboraldi batez berritzeko. Janning 2017ko irailan iritsi zen Baskoniara, Jordan McRaeren lesio larriaren ostean.
Pedro Martinez entrenatzailearen joko-sisteman ondo sartu zen, eta horrek eragin du Minnesotako jokalaria Arabako taldean geratzea. Pixkanaka gero eta minutu gehiago hartzen joan zen, teknikariarentzat jokalari oso garrantzitsua izateraino.
Guztira, 49 partida jokatu ditu Janningek Baskoniarekin eta neurketa bakoitzeko 8,3 puntu erdietsi ditu. Endesa Ligan 33 partida jokatu ditu, eta 10,4 puntu lortu ditu neurketa bakoitzeko. Matt Janningek 30 urte bete berri ditu, eta Baskoniak izan ditzakeen bi atzerritarretakoko baten plaza beteko du.