Itxi

Buesa Arena

Caja Laboral-Assignia Manresa (86-65): Garaipen erosoa

Erredakzioa

Arabarrek garaipen eroso batekin bukatu dute 2010a, Baskonia talde katalana baino gehiago izan baita. Teletovicek 17 punturekin eta San Emeteriok 16 punturekin, taldea ederki gidatu dute erasoan.

Caja Laboral Baskoniak garaipen garrantzitsua lortu du Buesa Arenan, Manresaren aurka. Teletevicek eta San Emeteriok ederki gidatu dute taldea erasoan 17 eta 16 punturekin eta gasteiztarrek 86-65eko emaitza lortu dute.

Baskoniakondo hasi du partida erasoan eta Olesonek ederki gidatu du taldea, defentsan eta erasoan lan bikaina eginez. Ivanovicen mutilek ondo kontrolatu dute markagailua eta Teletovicek, Loganek eta San Emeteriok saskiraketak lortu dituzte. Markagailuan 27-23koa jarri dute arabarrek eta orduan Lewis eta Slokar jokoan sartu dira Manresarentzat. Katalanek atsedenaldira arte sakatu egin dute, baina emaitza gasteiztarren aldekoa izan da, 42-36.

Arabarrak ezustean hartu dituzte katalanek atsedenaldiaren ostean eta puntu batera jarri dira kanpokoak markagailuan 43-42. Gladyr eta Lewis jokaon sartu dira markagailuari buelta emateko asmoarekin, baina Baskoniak ederki erantzun du defentsa gogor batekin eta erasoan saskiraketak lortuz. Ribasek eta San Emeteriok saskiraketa garrantzitsuak lortu dituzte eta hamar puntuko aldea jarri dute markagailuan (57-47). Baskoniako jokalariak kantxan gozatzen hasi dira eta abantaila erosoa lortu dute (82-65). Barac eta Logan erasoan animatu egin dira eta gasteiztarrek 86-65eko garaipena lortu dute. Honela, 2010 urtea garaipen eroso batekin bukatu dute Ivanovicen mutilek.

- Fitxa teknikoa:

86; Caja Laboral (20+22+27+17): Huertas (6), Oleson (8), San Emeterio (16), Teletovic (17), Barac (10)-hasierako bostekoa-, Logan (13), Ribas (10), Sow (4), Musli (2).

65; Assignia Manresa (11+25+21+8): San Miguel (8), Grimau (8), Montañez (2), Lewis (12), Slokar (12)-hasierako bostekoa-, Majstorovic (8), Gladyr (10), Llorca (3), Oriola (2), Hernandez.