Astelehenean, 19:00etan
Ribasek Estudiantesek duen garaipen premiaz ohartarazi du
Erredakzioa
Taldeak "ondo erantzutea" espero du katalanak. Garaipena eskuratu nahi dute Madrilen eta Errege Koparako multzo buru gisa sailkatzea.
Caja Laboralek Asefa Estudiantesi bisita egingo dio astelehen honetan 19:00etatik aurrera. Pau Ribasek partida ''zaila'' izango dela adierazi du aurkariak duen garaipen premiaz ohartarazita.
Aurreko denboraldiko porrota gogora ekarri du katalanak. Ez zutela ondo jokatu aitortu du eta jipoia jaso zuten. Baskoniarrek 58 puntu baino ez zituzten lortu.
Aurten taldeak "ondo erantzutea" espero du Ribasek. Garaipena eskuratu nahi dute Madrilen eta Errege Koparako multzo buru gisa sailkatzea.