Itxi

Irailak 21-22

Bost egunean agortu dira Endesa Superkopako abonamenduak

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Denboraldiko lehenengo titulua irailaren 21ean eta 22an lehiatuko dute, Santiago de Compostelan. Kirolbet Baskoniak Monbus Obradoiro, Real Madril eta Bartzelona Lassa izango ditu aurkari..

Monbus Obradoiro da talde antolatzailea / EFE.

Salmentan jarritako 2018ko Endesa Superkoparako abonamendu guztiak agortu dira, Monbus Obradoirok, txapelketaren antolatzaileak, informatu duenez.

Abuztuaren 7an, asteartearekin, jarri ziren publikoarentzat salgai, web gunearen eta Galiziako taldearen bulegoen bitartez. Lehen orduan bakarrik 600 abonamendu saldu ziren, eta erritmoa hurrengo egunetan mantendu zen. Igandean bukatu ziren txartelak.

Endesa Superkopa 2018-2019 denboraldiko lehenengo titulua izango da, irailaren 21 eta 22 artean. Kirolbet Baskoniak, Monbus Obradoirok, Real Madrilek eta Bartzelona Lassak hartuko dute parte.

Albisteak (3)