Igandean 12:30
Blancos de Rueda-Caja Laboral: Hobekuntzari eutsi nahian
Erredakzioa
Dusko Ivanovicek Valladoliden jokoa goretsi du: "modernoa, azkarra eta erraza". Porfi Fisacen taldea denboraldi honetako "sorpresa" dela aitortu du.
Caja Laboralek Blancos de Rueda taldearen aurkako partidarekin bukatu du lehen itzulia (igandean 12:30ean). Baskoniarren helburua azken partidetan erakutsitako hobekuntzari jarraipena ematea da. Esteban Batista hobekuntza horren gakoetako bat da.
David Loganek, sutarrak jota, ezin izan zuen asteazkeneko partida jokatu, baina Pisuergako hitzordurako prest egongo da seguruenik. Baita Stanko Barac eta Fernando San Emeterio ere.
Dusko Ivanovicek Valladoliden jokoa goretsi du: "modernoa, azkarra eta erraza". Porfi Fisacen taldea denboraldi honetako "sorpresa" dela aitortu du.