Itxi

Ostiral honetan 19:00ean

Zalgiris, Baskoniaren lehen aurkaria Euroligan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Zale euskaldunek gogoan dute iragan denboraldian Baskoniak erdietsitako garaipena, 77-97, bertan egin baitzuten gainera balentria ederra, hirukoen marka eginez 17 saskiratzerekin.

Baskoniaren artxiboko argazkia. EFE

Zalgiris izango da Baskoniak gainditu beharreko lehen aurkaria Euroligan, hain zuzen ere, aurreko urtean Final Four jokatu zuen lau taldeetako bat.

Talde gasteiztarra Lituaniara abiatuko du Tadas Sedekerskis eta Ajdin Penavaren bajekin, lesioak direla medio. Ondorioz, harrobiko Miguel Gonzalezek ere taldearekin bidaiatuko du zelai gogor honetan garaipena eskuratzeko esperantzarekin.

Aurkariak maila mantentzea du helburu aurrekontu gutxi omen baitu, baina Baskoniak ez dizkio gauzak batere erraz jarriko Gasteizen ospatuko de Final Fourreko finalean aritzeko bere eskuetan dagoen guztia egingo baitu.

Zale euskaldunek gogoan dute iragan denboraldian Baskoniak erdietsitako garaipena, 77-97, bertan egin baitzuten gainera balentria ederra, hirukoen marka eginez 17 saskiratzerekin.

Biak ala biak oso antzekoak dira, bai defentsak baita erasoan ere. Lehia polita biziko da, beraz, Eurokopako norgehiagokan.

Bideoak (2)