Euroliga
Caja Laboralek Panathinaikos izango du aurkari ostegun honetan
Erredakzioa
Talde arabarrak jokalari guztiak prest ditu. Kostas Kaimakogloum da baja garrantzitsuena greziarren aldetik.
Caja Laboral Baskoniak Top 16an jarraitzeko zein aukera dituen ikusiko du ostegun honetan ez baitu aurkari erraza izango Euroligako Top 16ko partida honetan. Panathinaikos izango dute aurkari.
Dusko Ivanovicenak sasoiko iritsiko dira Buesa Arenan jokatuko den partida honetara. Jokalari guztiak prest daude. Panathinaikosek izar asko ditu taldean; Batiste, Tsartaris, Diamantidis, Nicholas edo Fotsis besteak beste. Baja garrantzitsu bat izango dute greziarrek, Kostas Kaimakogloumena.