Itxi

60-110

Baskoniak erakustaldia eman du Fuenlabrada jipoituta

Erredakzioa

Leer en Castellano

Arabako taldeak 60-110 irabazi dio Montakit Fuenlabradari Madrilen. Gasteizko taldea jaun eta jabe izan da hasieratik amaieraraino.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Kirolbet Baskoniak aise irabazi dio Montakit Fuenlabradari (60-110) Endesa Ligako laugarren jardunaldiko partida. Arabako taldeak ez du nekea igarri ostiralean Zalgirisen aurka Kaunasen jokatu zuen arren Euroligako norgehiagoka.

Pedro Martinezek zuzentzen duen taldeak 0-10eko partziala lortu du neurketaren hasieran, horrek lasaitasuna eman diolarik. Fuenlabradak lortu du hasierako partziala etetea (2-10), baina Baskonia oso fin ibili da erasoko zein defentsako lanean, eta 13 puntu jarraian sartuta, 21 puntuko errenta eskuratzera iritsi da (2-23). Arabako taldeak 23 puntuko abantaila lortu du (8-31) lehen laurdenaren amaieran.

Bigarren laurdenean ez da neurketaren gidoia aldatu, Fuenlabradak lortu duen arren lehen saskiratzea. Kirolbet Baskonia jaun eta jabe izan da, eta etxeko taldea ezinean ibili da. Ondorioz, 38 puntugatik irabazten heldu da atsedenaldira (25-63) talde gasteiztarra.

Atsedenaldirako bideratuta izan du garaipena Baskoniak, baina Pedro Martinezek zuzentzen duen taldea ez da erlaxatu, eta ez dio utzi aldeak murrizten aurkariari. Baskoniaren aldeko 42-90eko emaitzarekin iritsi da partida azken laurdenera.

Amaierako hamar minutuetan emaitza txukuntzen saiatu da Fuenlabrada, baina desabantaila handia izan da, Baskonia gozatzen ibili da, eta Arabako taldeak arazorik gabe eskuratu du garaipena (60-110).

Fitxa teknikoa:

60 - Montakit Fuenlabrada (8+17+17+18): Bellas (9), Popovic (10), Eyenga (2), O'Leary (13), Zanna (2) -hasierako bostekoa-, Clark (2), Cruz (5), Llorca, Gonzalez (4), Rupnik (10) eta Garcia (3).

110 - Kirolbet Baskonia (31+32+27+20): Huertas (9), Hilliard (24), Shields (5), Voigtmann (12), Diop (9) -hasierako bostekoa-, Poirier (8), Janning (12), Garino (8), Granger (11), Shengelia (9) eta Gonzalez (3).

Epaileak: Antonio Conde, Luis Miguel Castillo eta Alberto Sanchez Sixto. Kanporaturik gabe.

Albisteak (3)

Bideoak (1)