Igandean, 13:00etan
Kanaria Handia-Caja Laboral: Partida zaila arabarrentzat
Erredakzioa
Dusko Ivanovicen mutilek konfiantzaz jokatu behar dute, Euroligan Panathinaikosen aurka lortutako garaipenaren ondoren.
Baskoniak ez du erraz izango garaipena Kanaria Handiaren aurka lortzea. Pedro Martinezen taldea, sendoa da etxean eta defentsan asko sakatzen du. Hala ere, Ivanovicek prest izango ditu jokalari guztiak kanariarrei aurre egiteko eta baskoniarrek konfiatzaz jokatu beharko dute. Pape Sowk bi partida daramatza minutu bat ere ez jokatu gabe eta horregaitik horien aurka jokatzen duen ala ez ikusi beharko da.
Gasteiztarrek Euroligan etxeko lanak egin zituzten Panathinaikos indartsua gainditzen eta konfiantza hori ACBn garaipena lortzeko erabili behar dute. Gainera, Errege Kopan sasoiz egoteko probako norgehiagoka izango da Kanarietakoa.