20. jardunaldia
Kanaria Handia-Caja Laboral (70-68): Gorabehera handiko partida
Erredakzioa
Ivanovicen gizonek porrota jaso dute Kopako hitzorduari aurre egin aurretik. San Emeteriok garaipenaren hirukoa jaurti du amaierarako hamar segundoren faltan, baina ez da sartu.
Caja Laboralek ezin izan du Kanaria handia gainditu eta denboraldiko bere zortzigarren porrota jaso du (70-68). Partida serioa jokatu dute kanariarrek eta Jaycee Carroll jokalaria izan da onena.
Dusko Ivanovicek errotazio ugari egin ditu, baina portzentaiak ez dira onak izan eta Kanaria Handiak, bitartean, aldea handitzeko aprobetxatu du (Bramos eta Wallaceri esker). Gorabehera handiko partida egin dute gasteiztarrek.
Amaierara heltzeko 30 segundoren faltan, berdinketa zen nagusi markagailuan (68-68). San Emeteriok garaipenaren hirukoa jaurti du amaierarako hamar segundoren faltan, baina ez da sartu.
Fitxa teknikoa:
70. Kanaria Handia 2014 (13+14+28+16): Green (-), Moran (6), Wallace (11), Carroll (26) eta Savane (-), hasierako taldea, Rey (13), Bellas (2), Beiran (3), Nelson (2) eta Bramos (7).
68. Caja Laboral (8+29+15+16): Huertas (3), Teletovic (5), San Emeterio (12), Oleson (15) eta Barac (2), hasierako bostekoa, Logan (3), Batista (12), Sow (-), Bjelica (4) eta Ribas (12).