Madril 2011
ACB Kopako ikuskizuna
Erredakzioa
Asteburu honetan saskibaloiaren ikuskizuna bere goren-gorenean ikusteko aukera izango dugu. 8 talde eta euren zaleak, 4 jardunaldi, 7 partida eta garaikurra jokoan: 'Goi-tensioko 96 ordu'
Regal Bartzelona, Real Madril, Blancos de Rueda Valladolid, Power Electronics Valentzia, DKV Joventut, Kanaria Handia 2014 lehian izango dira Caja Laboral Baskoniarekin eta Bizkaia Bilbao Basketekin batera Errege-Kopa lortzeko txapelketa laburrean, bizian eta zirraragarrian.
Taldeak ez dira bakarrik izango Madrilen. Zaleak hasi dira Madrilgo Kirol Jauregian izateko bidaia prestatzen lehia estua bizitzeko, baina aldi berean saskibaloiko Kopak ohi duen kiroltasunez. Zaleak euren taldeen arima izaten saiatuko dira, colorea eramanez Madrilgo hiria.
Harmailetan zaleak protagonista. Kantxa, berriz, ACBko izarren eszenatoki izango da. Batista, San Emeterio, Banic, Mumbrú, Carlos Suárez, Slaughter, Rafa Martínez, Víctor Claver, Jordi Trias, Eulis Báez...Madrilgo kantxan izango diren izarren zerrenda amaigabea da.
Dena prest, beraz, Kopa has dadin. Caja Laboral Baskonia eta Bizkaia Bilbao Basket saiatuko dira garaikurra Euskadira ekartzen.
Kopako euskal jaia
Ostiralean 19:00etatik aurrera euskal saskibaloi zaleek hitzordu garrantzitsua izango dute. Kopa derbi bihurtuko da, derbia Kopa. Baskonia eta Bilbao Basket nor baino nor gehiago arituko dira Kopako final-laurdenetan.
Ivanovicek, Katsikarisek eta zaleek prest beharko dute final-laurdenetarako txartela baino zerbait gehiago ematen duen partidarako. Derbiak beti baitira bereziak, baina are gehiago Kopako txapelketaren barenan jokatzen badira eta bikaina den giroan.
Faboritoak
Bai Baskoniak eta baita Bilbao Basketek ere aukerak izan ditzakete. Hautagaien zerrenda sar ditzakegu. Gasteiztarrak ez daude bere sasoirik onenan, eta bilbotarrak talde handien mailatik koska bat beherago daude. Baina Kopak ezusterako aukera ematen du eta dena da posible mota honetako txapelketa batean.
Gainerakoen artean, Regal Bartzelona eta Real Madril dira hautagai nagusiak final handia jokatzeko. Ezin dira Blancos de Rueda Valladolid eta Power Electronics Valentzia ahaztu, denboraldi hasiera honetan jokorik nabarmenena erakutsi dutenak izan baitira. Bi taldeak sasoi ezin hobean dira. Kanaria Handia 2014 eta DKV Joventut, bestalde, ezustekoaren bila kantxaratuko dira.