82-56
Maila ona eman du Baskoniak Euroligako bigarren garaipena eskuratuz
ERREDAKZIOA | EITB.EUS
Pedro Martinezek taldeak Europako lehiaketan izan duen bolada txarrari amaiera eman dio eta abantaila handiarekin nagusitu zaio talde turkiarrari, Shengelia izan delarik azpimarragarriena.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Kirolbet Baskoniak maila ona eman du Darussafaka Tefken talde turkiarraren aurka hirugarren laurden eder bat osatuz 26-11ko aldeagatik irabaziz eta Euroligako bere bigarren garaipena eskuratuz.
Lehen zati parekatu baten ostean, talde gasteiztarrak erritmo egokiarekin bat egin eta sentsazio onak izan ditu atsedenaldiaren ostean defentsaz baliatu eta aldea ateraz.
Vincent Poirier eta Tornike Shengelia georgiarra izan dira azpimarragarrienak, 21 eta 19 punturekin eta batez ere, bigarren zatiari begira.
Turkiarrei dagokienez, Ahmet Cakiren taldeak ezin izan du arabarren erritmoa jarraitu eta lehen hogei minutuetan fisikoki erakustaldia eman arren, ezin izan diote eutsi.
Pedro Martinezen taldeak defentsan estutu eta hainbat baloi errekuperatu dituzte markagailuan aldea ateratzeko eta atsedenaldira 38-30 iristeko, Luca Vildozaren lehen zati on baten ostean.
Aldea etengabe handituz joan da 30 punturaino iritsiz eta norgehiagokaren amaieran 82-56ekoa ezarriz markagailuan, Kirolbet Baskoniak nagusitasun osoz jardun duen bigarren zatiaren ostean.
Fitxa teknikoa:
82 - KIROLBET Baskonia (16+22+26+18): Huertas (4), Hilliard (12), Shields (6), Shengelia (13) eta Poirier (10) -bostekoa-, Penava (-), Vildoza (9), Voigtmann (6), Diop (7), Janning (8), Granger (7) eta Garino (-).
56 - Darussafaka (16+14+11+15): Ozmizrak (2), Kidd (-), Ozdemiroglu (6), Jeremy Evans (2) eta Eric (12) -bostekoa-, McCallum (4), Baygul (-), Demir (8), Savas (12), Markel Brown (-), Peiners (4) eta Diebler (6).
Epaileak: Sasa Pukl (Eslovenia), Elias Koromilas (Grezia) eta Jakub Zamojski (Polonia). Kanporaturik ez da egon.