2011-2012 denboraldian
Baskoniak hiru hilabete Buesa pabilioitik at jokatu beharko du
Erredakzioa
Pabilioi berriak 15.290 eserleku izango ditu. Obrak direla eta beste kantxa bat bilatu beharko dute baskoniarrek.
Caja Laboral Baskoniak hiru hilabete Buesa pabilioitik at jokatu beharko du berritze lanak egingo baitira harmailetan eserleku gehiago. Konkretuki 15.290 eserleku izango ditu berritze lanak egin ondoren.
Claudio Ramirez Arabako Foru Aldundiko bozeramaileak azaldu du Baskoniak beste kantxa edo pabilioi bat bilatu beharko duela hiru hilabetean zehar (2011-2012 denboraldirako).
Baskoniak ezingo du Buesa Arenan hasi 2011-2012 denboraldia. Unión Temporal de Empresas (UTE) enpresak egingo dite vértice lanak. UTEk 21,5 milioiko aurrekontua aurkeztu du BEZik gabe eta 15 hilabtete iraungo dute lanek. Beraz, 2012. urteko ekainarako bukatuta egongo dira lanak eta Buesa Arenak 15.290 eserleku izando dite. Guztira 25,4 milioiko kostua izando du obra honek.