Itxi

Euroliga

Panathinaikos-Caja Laboral: Jokoan taldeko lehenengo postua

Erredakzioa

Gasteiztarrek Atenaseko Oakari bisita egingo diote Kopako asteburua ahaztu eta Euroligako lidertzari heltzeko asmoarekin (ostegunean, 19:00etan ETB-1en).

Caja Laboral&' || 'nbsp;Baskoniak Panathinaikos talde greziarraren kantxa bisitatuko du&' || 'nbsp;Top 16an, multzoko lidertza eta final-laurdenetako kantxa-faktorea jokoan dutela.

Gasteiztarrek Atenaseko Oakari bisita egingo diote Kopako asteburua ahaztu eta Euroligako lidertzari heltzeko asmoarekin (ostegunean, 19:00etan ETB-1en). Horretarako, kontzentrazio handia erakutsi beharko dute partidako 40 minutuetan zehar.

Buesa Arenako partidan lortu egin zuten, erraldoi greziarra garaitzea lortu baitzuten 77-70eko emaitzarekin.

Dusko&' || 'nbsp;Ivanovicek&' || 'nbsp;Pau&' || 'nbsp;Ribasen zalantza du.&' || 'nbsp;Katalanak taldekideekin batera egin du&' || 'nbsp;Atenaserako bidaia, baina ez du ematen orkatilean duen bihurrituak jokatzea ahalbidetuko dionik.

Pape Sow ere espediziokideekin batera da.&' || 'nbsp;Klubak kontratua luzatu dio denboraldi amaierara arte eta taulapean Stanko&' || 'nbsp;Barac eta Esteban&' || 'nbsp;Batista laguntzeko prest da.

Talde greziarra, bost aldiz Europako txapelduna, Greziako Kopa jokatzeko txartela eskuratu du, heldu den asteburuan Rhodas garaituta (92-56).

Osteguneko neurketarako, Zeljko Obradovic entrenatzaileak Kostas Kaimakoglou pibota berreskuratuko du.&' || 'nbsp;Barruko jokalariak greziarren izarren zerrendari lotuko dio bere izena:&' || 'nbsp;Diamantidis, Batiste, Fotsis,&' || 'nbsp;Tsartaris eta Kaimakoglou berak&' || 'nbsp;Europako talderik nabarmenetarikoa osatzen dute.



Albisteak (1)