Igandean, 18:00etan
Caja Laboralek norabidea zuzendu nahi du
Erredakzioa
Granadari aurre egiteko jokalari guztiak prest ditu Dusko Ivanovic entrenatzaileak. Pau Ribas ere osatuta dago.
Caja Laboralek Granada, sailkapen nagusiko azken sailkatua, hartuko du igande honetan (18:00). Hobetzea du helburu Gasteizko taldeak.
Jokalari guztiak prest ditu Ivanovicek, Pau Ribas ere. Kopan orkatila bihurrutu zuen katalanak, baina ostegunean Atenasen jokatu zuen eta sendatuta dagoela esan daiteke.
Etxean indartsu ari da Caja Laboral denboraldion eta horrela jarraitzea nahi du. Etxetik kanpo agertzen dira gabeziak.