Itxi

Larunbatean 18:00etan

Caja Laboralek Regal Bartzelonari bisita egingo dio

Erredakzioa

Ez du ematen Europako eta Errege Kopako txapeldunaren pabilioia denik garaipenaren bidea berreskuratzeko lekurik onena. 300. partida izango da San Emeteriorentzat ACBn.

Caja Laboralek Regal Bartzelonari egingo dio bisita larunbat honetan (18:00etan). Etxetik kanpoko bolada txarrari amaiera ematea dute helburu gasteiztarrek, azken zazpi partidetan garaipen bakarra eskuratu baitute.

Buesa Arenatik urrun lortutako azkena Lagun Aroren aurka eskuratu zuten urtarrilaren 9an eta azkenaurrekoa Zaragozan azaroaren 14an. Ez du ematen Europako eta Errege Kopako txapeldunaren pabilioia denik garaipenaren bidea berreskuratzeko lekurik onena.

Ivanovicek jokalari guztiak prest ditu. Pape Sow ez dago %100ean eskumako eskumuturrean mina duelako. Bestalde, 300. partida jokatuko du Fernando San Emeteriok ACBn.


Albisteak (2)