Itxi

Euroliga

Baskoniak beste garaipen bat behar du gaur Herbalifen aurka

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Jayson Grangerri ebakuntza egingo diote min hartutako orkatilan, eta hiru edo lau hilabete artean eman beharko ditu bajan; ez du, beraz, Euroligako fase erregularrean jokatzerik izango.

Baskonia-Kanaria Handia

Kirolbet Baskoniak beste garaipen bat erdietsi nahi du, gaur, 20:30ean, Euroligako hamazortzigarren jardunaldian Herbalife Kanaria Handiaren aurka irabazita.

Fenerbahce eta Olympiacosen aurka jokatu ostean, eta garaipenik lortu ez arren jokoa nabarmen hobetu dela ikusita, Velimir Perasovicen taldeak ez du aukerarik galdu nahi, eta garaipenaren bila aterako da Buesa Arenako kantxara.

Hala ere, badira gabezia azpimarragarriak ere, Tornike Shengelia georgiarra, Patricio Garino eta Jayson Granger ez baitira bertan izango.

Jayson Grangerri ebakuntza egingo diote

Kirolbet Baskoniako Jayson Granger joko-antolatzaile uruguaitarrari ebakuntza egingo diote min hartutako oraktilan. Hiru edo lau hilabete artean emango ditu bajan; ez du, beraz, Euroligako fase erregularrean jokatzerik izango.

"Mikel Sanchezen erabakiari men eginez, Granger ebakuntza-gelatik igaroko da, arazo fisikoei irtenbidea emate aldera", azaldu du talde gasteiztarrak.

Albisteak (1)

Bideoak (2)