Joventuten aurka
Garaipena erdietsi du Baskoniak, amaiera zirraragarri batean (67-68)
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Azken segundora arte erabaki ez den neurketa estua bizi dute biek ala biek. Parekatuta iritsi dira azken unera arte, eta azkenik, Baskoniak asmatutako jaurtiketa libreak eman dio garaipena.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Garaipena erdietsi du Kirolbet Baskoniak, azken hasperenean, izan ere, Joventutek ez du jaurtitako azken hirukoan asmatu, eta ondorioz, Vincent Poirierren jaurtiketa libreak urrea kolorez jantzi da (67-68).
Hamalau puntugatik irabazten zihoazen gasteiztarrak azken laurdena bukatzeko lau minutu falta zirenean, eta markagailua guztiz irauli eta 27 segundotara Marco Todorovicen saskiratzeak berdinketa ezarri zuen.
Velimir Perasovicek talde eraginkorra atera du kantxara eta kontuan izanda jokalari gutxi zituela entrenatzaile kroaziarrak bereak eta bi egin ditu defentsan lehiakor aritzeko.
Talde gasteiztarrak nahita eman dio hasieratik abiadura gutxiko jokoa partidari, horrek Joventutek erasoan asko pentsatu behar izatea eragin baitu.
Azken hasperenean, beraz, berdinketa nagusi zenean, Dawsonek falta egin dio Vincent Poirierri, zeinak aurreko erasoan bi jaurtiketa libre batere asmatu ez duen arren, azken honetan bete-betean eman du Baskoniari garaipena emanez.
Fitxa teknikoa:
67. Divina Seguros Joventut (13+12+21+21): Laprovittola (12), Ventura (6), Mathias (-), Harangody (10), Todorovic (13) -lehen bostekoa-, Morgan (2), Dawson (5), Nogues (2), Dimitrijevic (7), Delia (8) eta Lopez Arostegui (2).
68. Kirolbet Baskonia (12+15+22+19): Huertas (8), Vildoza (16), Shields (20), Hilliard (12), Poirier (1) -lehen bostekoa-, Diop (3), Janning (8) eta Gonzalez (-),
Epaileak: Hierrezuelo, Perez eta Torres. Kanporaturik gabe.