Asteazkenean 20:30
Caja Laboralek eta Valentziak hirugarren postua izango dute jokoan
Erredakzioa
Pesicek zuzentzen duen taldeak Baskoniak baino garaipen bat gehiago dauka. Gasteiztarren helburua puntuak batzea izango da eta lehen itzuliko partidan lortutako 16 puntuko errenta baliatzea.
Caja Laboralek Power Electronics Valentzia hartuko du asteazken honetan Buesa Arenan (20:30) eta jokoan sailkapen nagusiko hirugarren postua izango dute jokoan.
Pesicek zuzentzen duen taldeak Baskoniak baino garaipen bat gehiago dauka. Gasteiztarren helburua puntuak batzea izango da eta lehen itzuliko partidan lortutako 16 puntuko errenta baliatzea.
Mira Teletovicek tendinitisa dauka belaunean eta ez dago sasoirik onenean, baina igandean 30 puntu sartu zizkion CAIri. Oraingoan ere gasteiztarren jokoa Marcelinho Huertas, San Emeterio, Barac, David Logan eta Brad Oleson jokalarietan oinarrituta egongo da.