Ospitaleratuta
Pape Sow (Caja Laboral) birikietako tronboenbolismo batek jota dago
Erredakzioa
Sow ospitalean dago tratamendua hartzen eta beharrezko azterketak egingo dizkiote baja-epea zehazteko.
Pape Sow Caja&' || 'nbsp;Laboral taldeko pibota birikietako tronboenbolismoak jota dago eta ospitaleratuta jarraitzen du Gasteizko ospitale batean", Gasteizko taldearen ohar batek dioenaren arabera.
Sow ospitalean dago tratamendua jasotzen eta beharrezko azterketak egingo dizkiote baja-epea zehazteko.
Senegaleko jokalariak bronkitia zuela esan zioten hasiera batean eta ondoren Lituaniara joan zen taldearekin Lietuvos Rytaren aurkako Euroligako neurketa jokatzeko iragan martxoaren 3an.
Sow ez zuen asko jokatu eta Gasteiza itzultzean bere egoerak okerrera egin zuen eta bronkitia neumonia bihurtu zen.
Orain, gaixotasunaren benetako larritasunaren berri eman diote eta tratamendua hasteko prest izango da.