Maiatzaren 17tik 19ra
Gasteizko Lauko Finalak badauka logotipoa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Arabako hiriburuko monumentu esanguratsuak eta gastronomia ageri dira irudiaren oinarrian, zeina zotz batez zeharkatuta dagoen horizontalki.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gasteizek Euroligako Lauko Finala hartuko du maiatzaren 17tik 19ra bitartean, eta asteazken honetan kirol ekitaldi handi horren logotipoa izango dena aurkeztu dute Fernando Buesa Arena pabiloian.
Gasteizko monumentu-multzoa eta gastronomia ageri dira aipatu logotipoaren oinarrian. Monumentuei dagokienez, Arabako hiriburuak dituen lau dorre esanguratsuenak daude irudikatuta bertan, hau da, Andre Maria katedraleko dorrea, eta Done Mikel, Done Bikendi eta Done Petri elizetako dorreak. Horrez gain, Buesa Arena bera ere ageri da, bertan jokatuko baitira partida guztiak.
Jordi Bertomeu Euroligako presidenteak gogoratu duenez, 19 urteko eskarien ostean, Gasteizek Lauko Finala hartuko du azkenean ere. "Mosku bezalako hiri handiei egin behar izan die aurre", gaineratu du Bertomeuk.
18/19ko Euroliga: Lauko Finaleko logotipoa.