Gaur, 20:30ean
Baskoniak Khimki arriskutsua hartuko du, Euroligako playoffetan sartzea jokoan dutela
Agentziak | Erredakzoa
Arabarrek errusiarrek baino hiru garaipen gehiago dituzte; ondorioz, partida irabaziz gero, Khimki lehen zortzien artean sartzeko aukerarik gabe utziko lukete.
Kirolbet Baskoniak Khimki talde arriskutsua hartuko du gaur (20:30), Euroligako playoffetarako sailkatzea jokoan dutela. Arabarrek aukera ona dute aurkari zuzen bat lehia horretatik kanpo uzteko.
Khimki moralez gainezka dator Errusiako Ligan CSKAri irabazi ostean. Lau urte eman dituzte CSKAri¿ irabazi barik. Alexsey Shved jokalariak partida bikaina egin zuen bere lesioa sendatu ostean eta bera izango da errusiarrek izango duten gizonik arriskutsuenetariko bat.
Arabarrek Moskuko taldeak baino hiru garaipen gehiago dauzkate eta, garaipea lortuz gero, Rimas Kurtinaitisen taldea zortzi onenen artean aukerarik gabe utziko lukete. Hiru plaza libre daude oraindik eta zortzi talde daude horietako bat lortzeko lehian.
Shved kontrolatzeaz gain, Baskoniako jokalariek gertutik jarraitu beharko diote Jordan Mickey pibotari. Batezbeste 14 puntu eta bost errebote egiten ditu partida bakoitzean. Velimir Perasovicek, berriz, Matt Janning erabiltzeko moduan dauka, oin-zolako faszitisa gainditu ostean.
Khimkik ez du azken aldian emaitza onik lortu Buesa Arenan, sei urte daramatza garaipenik lortu gabe, 2012-13 denboralditik. Orduan 71-83 gailendu ziren errusiarrak.