25. JARDUNALDIA
Kirolbet Baskoniak ez dio aukerarik eman Khimkiri (104-86)
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gasteiztarrek hirugarren laurden ikusgarria jokatu eta 13. garaipena lortu dute. Seigarren postuan kokatu dira, Armani eta Olinpiakosekin berdinduta.
Kirolbet Baskoniak irabazi egin dio Moskuko Khimkiri ostegun honetan, Euroligako 25. jardunaldian (104-86), eta txapelketan aurrera jarraitzeko ia aukerarik gabe utzi Errusiako taldea.
Gasteiztarrek hirugarren laurden aparta jokatu dute (38-16), partida erabakitzeko balio izan duena.
Garaipen horrekin play-offetara sailkatzeko bidean zuzeneko arerio bat utzi du atzean Baskoniak atzean, eta lehen aldiz balantze positiboarekin jarri da, 13 partida irabazi eta 12 galduta.
Perasovicen mutilek seigarren tokira egin dute jauzi sailkapenean; dena den, eurekin batera beste bi talde daude berdinduta: Armani Milan (zazpigarren) eta Olinpiakos (zortzigarren).
Johannes Voigtmann eta Vincent Poirier pibotek lan aparta egin dute saskipean, eta berebiziko garrantzia izan dute neurketa etxekoen alde buka zedin. Alemaniarrak 16 puntu, 9 errebote eta 9 asistentzia pilatu ditu, 31ko balorazioa bereganatuta. Frantziarrari dagokionez, 18 puntu sartu, 11 errebote hartu eta 28ko balorazioa lortu du.
Baskoniak Buesa Arenan jokatuko du datorren jardunaldian ere (martxoaren 15ean), Buducnosten aurka.
Fitxa teknikoa:
104 - Kirolbet Baskonia (22+18+38+26): Vildoza (12), Shields (13), Garino (4), Voigtmann (16) eta Poirier (18) –hasierako bostekoa–, Huertas (7), Diop (13), Janning (11), Jones (-) eta Hilliard (10).
86 - Khimki Mosku (17+24+16+29): Shved (15), Jenkins (3), Vialtsev (5), Zubkov (9) y Malcolm Thomas (19) –hasierako bostekoa–, Crocker (18), Markovic (2), Monia (9) eta Gubanov (6).
Epaileak: Luigi Lamonica (Italia), Damir Javor (Eslovenia) eta Anne Panther (Alemania). Crocker kaleratu du bost faltengatik (38. min).