72-90
Baskoniak azken laurden bikaina jokatuta irabazi dio Breogani
eitb.eus
Kirolbet Baskoniak 72-90eko emaitzarekin lortu du garaipena Cafes Candelas Breogan taldearen aurka, eta tinko jarraitzen du Endesa Ligako hirugarren postuan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Kirolbet Baskoniak irabazi egin du Cafes Candelas Breoganen aurka (72-90) Galizian jokatu duen partida, eta denboraldiko 16. garaipena eskuratu du Endesa Ligan. Sailkapeneko hirugarren postuan da Arabako taldea, bigarren den Real Madrilekiko garaipen bakarrera eta Bartzelona liderrarekiko bi garaipenera.
Baskoniak azkar lortu du lehen saskiratzea. Ondoren, ordea, bi taldeak makal ibili dira, eta bi minutu behar izan dituzte partidako hurrengo saskiratzea lortzeko. Breoganek bi jaurtiketa pertsonalen bitartez berdindu du norgehiagoka. Une horretatik parekatuta joan da neurketa, baina lehen laurdeneko azken minutuetan abantaila hartu du Arabako taldeak, eta bost puntuko errentarekin itxi ditu lehen hamar minutuak (14-19).
Bigarren laurdenaren hasieran partida berdindu du Cafes Candelas Breogan taldeak (19-19). Hala ere, Baskoniak azkar erantzun du, berriro bost puntuko abantaila eskuratuta (19-24). Bigarren laurdenaren hasiera ero honetan, Breoganek bi jokalditan lortu du berriz lehia berdintzea (24-24). Ezinezkoa izan da bi taldeentzat erritmo bizi horretan jarraitzea, eta neurketaren abiadura moteldu egin da. Gauzak honela, norgehiagoka berdinduta iritsi da atsedenaldira (39-39).
Atsedenaldiaren osteko hasierako minutuetan, nagusi izan da etxeko taldea, eta abantaila txikiak lortuta, aurretik jarri da. Kirolbet Baskoniak gogotik lan egin behar izan du aurkariak ihes ez egiteko, baina helburua lortu du, hirugarren laurdenaren erdialderako partida berdinduta (48-48). Laurden honetako azken txanpa oso parekatua izan da, eta talde galiziarrak lortu du puntu bateko abantailarekin iristea azken hamar minutuetara (58-57).
Hasiera bikaina eman dio Kirolbet Baskoniak laugarren laurdenari, lehen hiru minutuetan hamabost puntuko abantaila eskuratuta (60-75). Hortxe bideratu du garaipena Arabako taldeak, eta amaierako minutuak ondo kudeatu ostean, neurketa irabaztea lortu du (72-90).
Fitxa teknikoa:
72 - Cafes Candelas Breogán (14+25+19+14): Cvetkovic (5), Löfberg (2), Brown (7), Redivo (5), Gerun (14) -hasierako taldea- Uriz (5), Millsap (10), Vidal (2), Belemene (6), Sulejmanovic (6), Christian Diaz (-), Salvo Arco (3).
90 - Kirolbet Baskonia (19+20+18+33): Vildoza (9), Voigtmann (20), Janning (4), Poirier (2), Shields (17) -hasierako bostekoa- Sedekerskis (-), Huertas (11), Diop (2), Jones (4) eta Hlliard (21).
Epaileak: Perez Pizarro, Sergio Manuel eta Jacobo Rial.