Kargatzen...
Itxi

SENDATUTA

Patricio Garino entrenamenduetara itzuli da lesioaren ondoren

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Hegaleko argentinarrak giharretako hainbat arazo izan ditu denboraldi honetan zehar, azkena duela pare bat aste Iberostar Teneriferen aurkako partidan.

Patricio Garino. Argazkia: EFE

Patricio Garino Kirolbet Baskoniako jokalaria entrenamenduetara bueltatu da astelehen honetan, giharretako lesio bat dela-eta bi astez kantxetatik aldenduta egon eta gero.

Hegaleko argentinarrak hainbat arazo izan ditu giharretan denboraldi honetan zehar, eta duela pare bat aste egin zuen min azkenengoz, Iberostar Teneriferen aurkako partidan.

Garinok Moskura eta Murtziara bidaiatuko du, toki horietan jokatuko baititu Velimir Perasovicen taldeak Euroligako eta Endesa Ligako hurrengo norgehiagokak.

Horrenbestez, dagoeneko bi dira astebete baino gutxiagoko epealdian senda-agiria jaso duten Baskoniako jokalariak. Izan ere, joan zen ostegunean Tornike Shengelia izan zen taldekideen dinamikara itzuli zena.

Aitzitik, Matt Janning estatubatuarrak eta Jayson Granger uruguaitarrak lesionatuta jarraitzen dute oraindik ere.

Albisteak (2)

Bideoak (1)