Buesa Arenan
Caja Laboral-Estudiantes (89-66): Garaipen gozoa
Erredakzioa
Euroligatik at gelditu eta gero Baskoniak partida ona jokatu du etxean, bere zaleen aurrean talde madrildarra jipoituz. San Emeterio izan da norgehiagokako onena.
Garaipen garrantzitsua lortu dute arabarrek Estudiantes Buesa Arenan jipoituz (89-66). Baskoniak hasieratik agindu du markagailuan eta madrildarrek ezin izan dute markagailua irauli. San Emeteriok partida bikaina jokatu du eta 21 puntu lortu ditu.
Talde gasteiztarrak ezin hobeto hasi du norgehiagoka 8-0eko partzialarekin eta talde madrildarrak atzetik mantendu da markagailuan. Baskoniak hamaika puntuko aldea lortu du taldeko joko ona erakutsiz (25-14) eta soilik Caner-Medleyk lortu du Estudiantes suspertzea. Lehen laurdenaren bukaeran 25-16 agindu dute etxekoek.
Bigarren laurdenean Caja Laboralek berriro sakatu du erasoan eta Olesonek saskiraketa garrantzitsuak lortu ditu etxekoentzat (35-18) 17 puntuko aldea lortuz. Estudiantesen erantzuna ez da heldu eta Baskonia 40-24 aurretik joan da atsedenaldira.
Hirugarren laurdenean Baskoniak ondo jarraitu du erasoan Marcelinho Huertasen gidaritzapean eta taldeak ondo erantzun du. 60-39koarekin partida erdi erabakita utzi dute arabarrek, Estudiantesek ezin izan baititu saskiraketa errazak lortu.
Azkenengo laurdenean Ivanovicen mutilek berriz ere sakatu dute erasoan eta markagailuan mantentzeko ez dute arazorik izan. Taldeak joko polita erakutsi du eta Loganek eta San Emeteriok puntuak lortu dituzte 89-66koa jartzeko.
- Fitxa teknikoa:
89 - Caja Laboral (25+15+25+24): Huertas (11), Oleson (14), San Emterio (21) Teletovic (11), Batista (10)-hasierako taldea-, Ribas (3), Logan (17), Musli (2).
66 - Asefa Estudiantes (16+8+17+25): Granger (6), Ellis (11), Sanchez (2), Caner-Medley (21), Asselin (10)-hasierako taldea-, Welsch (2), Gabriel (12), Jasen (2), Oliver, Clark, Fernandez.