Finala
Euskal Kopa: Caja Laboral-Lagun Aro (90-65)
Erredakzioa
Arabarrek garaipen erosoa lortu dute donostiarren aurka. Gainera, Dragicevicek debuta egin du Baskoniarekin, bederatzi minutu jokatuz.
Euskal Kopa, Caja Laboral Baskoniak irabazi du Buesa Arenan Lagun Aro erraz gaindituz (90-65). Gasteiztarrek lasai hasi zuten norgehiagoka baina apurka partidan nagusitzen joan ziren, Teletovicen puntuei esker.
Gainera, Valdimir Dragicevicek debuta egin zuen talde gasteiztarrarekin. Baskoniaren azken fitxaketak bederatzi minutu jokatu zituen, baina oraindik Ivanovicen sistemak gehiago ikasi beharko ditu, kantxan pisu gehiago irabazteko.
Fitxa teknikoa:
90 Caja Laboral (18+18+27+27): Huertas (11), Oleson (9), San Emeterio (14), Teletovic (17), Barac (13)-hasierako bostekoa-, Ribas (8), Logan (10), Batista (4), Dragicevic (4), Musli.
65 Lagun Aro (18+15+18+14): Salgado (2), Lorbek (3), Panko (10), Miralles (4), Doblas (4)-hasierako bostekoa-, Uriz (16), Kone (4), Baron (15), Lasa (3), Freimanis (4).