Ostegunean, 20:00etan
DKV Joventut-Caja Laboral: Helburua laugarren postua mantentzea da
Erredakzioa
Dusko Ivanovicen mutilek garaipen bakarra behar dute, sailkapeneko laugarren postua ziurtatzeko. Jokalari guztiak jokatzeko prest daude.
DKV Joventut talde katalana gainditu beharko dute gasteiztarrek sailkapeneko laugarren postua ziurtatzeko. Fuenlabrada, atzetik gogor sakatzen dator eta "basket average"a irabazita dute madrildarrek, berdinketa ematen bada. Playoffetan kantxa faktorea alde eduki nahi badute, arabarrek Badalonako taldearen etxean garaipena eskuratu beharko dute.
Norgehiagokarako, Dusko Ivanovicek prest ditu jokalari guztiak. Gainera, Vladimir Dragicevic arabarren azken fitxaketak, minutu gehiago jokatzeko aukera izango du.