2014/15ra arte
San Emeteriok lau urte gehiagorako luzatu du kontratua Baskoniarekin
Erredakzioa
Aurtengoa bere hirugarren denboraldia da Gasteizen; Akasvayu Gironan eta Forum Valladolid taldeetan aritu zen Baskoniara heldu baino lehen.
Fernando San Emeteriok 27 urte ditu eta aurtengoa bere hirugarren denboraldia da Caja Laboral Baskonia taldean. Dudarik gabe jokalari oso garrantzitsua da, batez ere azken denboraldian hartu duen arduragatik.
Gasteizeko taldeko zuzendaritzak jakitera eman duen bezala lau urtez luzatu du kontratua Baskoniarekin kantabriarrak., beraz, 2014/15 denboraldira arte Baskonian jokatuko du.
Egun, Dusko Ivanovicek gehien erabiltzen duen jokalaria da, 31 minutu partida bakoitzeko.