Kargatzen...
Itxi

Ofiziala

Baskoniak Vincent Poirierrek taldea utziko duela berretsi du

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Frantziarrak NBAko Boston Celticsen jokatuko du 2019/20 denboraldian.

Vincent Poirier. Foto: Baskonia,

Baskoniak Vicent Poirierrek taldea utziko duela ofizial egin du. Frantziarra NBAko Boston Celticsen arituko da 2019/20 denboraldian.

Frantziako pibotak taldea utziko du 150 partida jokatu ostean. Poirierrek bi denboraldi eman ditu Gasteizen.

Vincent Poirier taldea utzi duen laugarren jokalaria da. Izan ere, Marcelinho Huertasek, Darrun Hilliardek eta Johannes Voigtmannek ere talde utzi dute.

Albisteak (3)