Itxi

66-55

Baskoniak Bilbao Basketi irabazi eta Euskal Kopa erdietsi du

Erredakzioa

Leer en Castellano

Kirolbet Baskoniak 66-55eko emaitzarekin lortu du garaipena RETAbet Bilbao Basketen aurka.

Granger eta Brown, Euskal Kopako Baskonia-Bilbao Basket partidan. Argazkia: EFE

Kirolbet Baskoniak Euskal Kopa irabazi du, RETAbet Bilbao Basketen aurka garaipena lortuta, 66-55eko emaitzarekin. Neurketa Barakaldoko Lasesarre polikiroldegian jokatu da.

Bi taldeek bajak izan dituzte. Bilbao Basketen, min hartuta daude Tomeu Rigo eta Emir Sulejmanovic, eta Ondrej Balvin Munduko Txapelketa jokatzen ibili da Txekiar Errepublikako selekzioarekin. Baskonian, aldiz, ez dira egon Luca Vildoza eta Patricio Garino, Argentinarekin Munduko Txapelketako finaa jokatuko baitute igandean. Michael Eric, Nik Stauskas eta Pierria Henry ere falta izan dira.

RETAbet Bilbao Basket izan da nagusi partidaren lehen txanpan. Gainera, Baskoniari kosta egin zaio saskiratzeak sartzea. Bigarren laurdenean, maila handitu du Arabako taldeak, eta hiru puntuko abantaia lortu du atsedenaldira iritsi aurretik (32-29), Diopek sartutako hiruko bati esker.

Atsedenaldiaren ostean, Baskonia izan da nagusi, eta Perasovicek zuzentzen duen taldeak abantaila handitu du. Mumbruk zuzentzen duen taldeak aldeak murriztu ditu, eta sei puntura huridlu da (54-60), baina azken txanpan Kirolbet Baskonia gailendu da (66-55).

Fitxa teknikoa:

66.- Kirolbet Baskonia (8+24+21+13): Granger (8), Miguel Gonzalez (5), Shields (12), Shengelia (15), Fall (7) -hasierako taldea- Lautaro López (-), Janning (7), Diop (7) eta Polonara (5).

55.- RETAbet Bilbao Basket (14+15+12+14): Rouselle (-), Rafa Martinez (7), Bouteille (4), Ivan Cruz (6), Lammers (9) -hasierako taldea-, Brown (7), Sergio Rodriguez (2), Schreiner (3), Doblas (1) eta Kulboka (16).

Epaileak: Sanchez Mohedas, Sergio Manuel eta Juan Carlos Garcia. Kanporaturik gabe.

Albisteak (3)