Jokoan
Baskonia eta Estudiantes, nor baino nor gehiago, Endesa Ligako estreinaldian
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Berritasunez josita datozen proiektuak dira biak ala biak, eta arabar taldearen indarra eta abiadura Estudiantes berrituaren aurka jardungo dira.
Kirolbet Baskoniak Movistar Estudiantesen aurka neurtuko ditu indarrak Fernando Buesa Arenan, berritasunez jositako bi proiektuek Ligako lehen jardunaldiari gogotsu helduko dioten honetan (gaur, 19:15ean).
Arabarrek denboraldi-aurre ederra egin dute, norgehiagoka bakarra galdu baitute, Real Madrilen aurka. Gainerakoan, berriz, itxura ona eman dute, sasoi onean daudela erakutsiz.
Velimir Perasovicek udako fitxaketa aipagarrienetako baten falta sumatuko du aurreneko lehia honetan, izan ere, Nik Stauskas kanadarra min hartuta dago. Belauneko mina erabat sendatu arte, ezingo du Europako talde batean lehen aldiz aritu.
Bestalde, denboraldi-aurrean min hartuta aritu den arren, Pierrià Henry Baskoniak Buesa Arenan jokatuko duen Ligako aurreneko partidan jokatzeko moduan egongo da.
Laburbilduz, berritasunez gainezka datozen proiektuak dira biak ala biak, eta Baskoniaren indarra eta abiadura eta Estudiantes berritua izango dira bertan aurrez aurre.