Itxi

Porrota

Baskoniak luzapenean galdu du Bartzelonaren aurkako partida (95-87)

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Endesa Ligaren bigarren jardunaldian, Gasteizko taldeak ezin izan du Kataluniakoa menderatu.

Hanga eta Vildoza, partidako jokaldi batean. Argazkia: Efe.

Baskoniak denboraldiko lehen porrota jaso du Ligan, Bartzelonarekin 95-87 galdu ostean. Arauzko denbora 80na amaitu dute, eta luzapenean erabaki da irabazlea.

Arabarrek ez dute partida batere ondo hasi, eta Bartzelona jaun eta jabe izan da Palau Blaugranan. Ondorioz, lehen 10 minutuetan 24-19 jarri dira aurretik etxekoak. Hala ere, Perasovicen taldea suspertu egin da bigarren laurdenean, eta markagailuan berdinduta heldu dira atsedenaldira: 42-42.

Hirugarren laurdenean jokatu ditu Baskoniak minuturik onenak, Garinoren, Fallen eta Shengeliaren gidaritzapean. Horrela, arabarrek 58-63koa jarri dute markagailuan, azken laurdenaren faltan.

Azken 10 minutu horietan, berdintasuna izan da nagusi, eta arauzko denbora 80na amaitu da. Irabazlea, luzapeneko denboran erabaki da.

Hamar minutu gehigarrietan, jaurtiketa libreak erabakigarriak izan dira, eta Bartzelonako jokalariak hobeto aritu dira. Gasteiztarrek, gainera, huts asko egin dituzte. Azkenean, Bartzelonak eraman du garaipena: 95-87.

Albisteak (3)