Itxi

Endesa Liga

Baskonia garaipenaren bidean da berriro, Obradoiroren etxean irabazi ostean (79-92)

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Arabarrak galiziarrak baino gehiago izan dira, eta partida kontrolpean izan dute ia une oro.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Baskoniak irabazi egin du igande honetan Monbus Obradoiroren etxean jokatu duen partida. Arabarrak 79-92 gailendu dira, erasoko joko eraginkorrari eta Tornike Shengeliari esker.

Shengeliak amaiera bikaina eman dio lehen laurdenari, Baskoniaren zelaitik hirukoa sartuta. Horrela, lehen hamar minutuak 17-22ko emaitzarekin amaitu dira.

Bigarren laurdenean, gauzak ez dira aldatu, baina galiziarrak markagailuan gerturatu dira, Dejan Kravicen jokori esker, eta arabarren aldea zazpi puntutan geratu da atsedenaldirako: 36-43.

Bigarren zatian, Obradoirok erritmoa igo du, eta galiziarrak puntu bakar batera jarri dira: 48-49. Hala ere, Baskonia nagusitu da berriro, eta 59-71 jarri dira aurretik hirugarren laurdenaren amaieran.

Azken laurdenean, etxeko taldeak beste saiakera bat egin du markagailua iraultzeko, eta, amaierarako sei minutu falta zirenean, 69-78 jarri dira, 8-2ko partzialari esker. Hala ere, Perasovicen taldea ez da urduritu, eta 79-91 gailendu da azkenean.

Fitxa teknikoa

79 – Monbus Obradoiro (17+19+23+20): Kravic (17), Magee (8), Brodziansky (8), Muñoz (14), Pozas (4) –hasierako boskotea–, Calloway (3), De Zeeuw (3), Spires (2), Font (4), Daum (10), Czerapowicz (6).

92 – Kirolbet Baskonia (22+21+28+21): Vildoza (8), Janning (11), Fall (2), Shengelia (29), Shields (7) –hasierako boskotea–, Diop (4), Stauskas (6), Garino (12), Polonara (2), Eric (11).

Albisteak (3)

Bideoak (1)