Ostiralean, 21:00etan
Baskoniak erreakzioa behar du, Euroligako liderraren aurka
Agentziak | Erredakzioa
Jokatutako azken bi partida garrantzitsuak galdu ostean, eta jokalari asko min hartuta dituela, talde gasteiztarrak bolada onean dagoen Anadolu Efes hartuko du Buesa Arenan.
Kirolbet Baskoniak azken partidetako bolada txorrarekin amaitu nahi du eta horretarako Euroligako liderrari, Anadolu Efesi, irabazi beharko dio Buesa Arenan, txapelketako 12. jardunaldian.
Bi partida garrantzitsu jarraian galdu ostean, gasteiztarrek bolada onean dagoen talde turkiarra hartuko dute. Gainera, Perasovicek hainbat jokalari min hartuta dauzka. Halaber, Baskoniako jokalari ohi batzuk Anadolu Efesen ari dira orain: Rodrigue Beaubois, Tibor Pleiss eta Shane Larkin. Larkinek 49 puntu egin zituen aurreko jardunaldian, marka berria ezarriz.
Velimir Perasovicek ezin izango du Sergi Garcia Baskoniak egindako azken fitxaketa erabili, baina baliteke, aldiz, Luca Vildoza jokatzeko moduan izatea, azken ordura arte zalantza izango den arren. Jayson Grangerrek eta Patricio Garinok, jakina denez, lesionatuta jarraitzen dute.
Anadoluren aurka jokatutako azken hiru partidetan galtazile atera dira arabarrak, baina aurten Europan erritmoa berreskuratu behar dute, Panathinaikosekin modu mingarrian galdu ostean.