Erretiroa hartu du
Baskoniak Sergi Vidalen kamiseta baztertuko du
Erredakzioa
Kataluniarra Arabako taldeko jokalaria izan zen, eta ostegunean Buesa Arenan jokatuko den Real Madrilen aurkako Euroligako partidan baztertuko dute kamiseta, talde madrildarrean ere jokatu baitzuen.
Baskoniak Sergi Vidalen kamiseta baztertuko du ostegunean, jokalari kataluniarrak saskibaloia utziko duela iragarri baituasteartehonetan. Euroligako Real Madrilen aurkako partida hasi aurretik baztertuko da Arabako taldeko jokalari ohiaren elastikoa.
Vidalek 38 urte ditu, eta horietatik 20 egin ditu saskibaloian jokatzen, Baskonia eta Gipuzkoa Basket euskal taldeetan aritu delarik, baita Joventuten, Real Madrilen, Unicajan, Breoganen, Fuenlabradan eta Manresan.
Bi hamarkada oparo horietan hamar titulu eskuratu ditu Sergi Vidalek, tartean Baskoniarekin lortutako bi ACB Liga eta Kopa bat.