18:00ETAN
Baskoniak Euroligako azkena bisitatuko du gaur
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gorri-urdinek Zenit de San Petersburgoren aurka jokatuko dute txapelketako hemeretzigarren jardunaldia, 18:00etatik aurrera. Radio Vitoriak zuzenean emango du partida.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Kirolbet Baskoniak bere asterik zorrotzena abiatuko du gaur. Izan ere, hiru norgehiagoka jokatuko ditu Buesa Arenatik urrun, gaurkoa, Euroligako hemeretzigarren jardunaldikoa, Zenit de San Petersburgoren aurka, 18:00etatik aurrera. Radio Vitoriak partida zuzenean eskainiko du.
Ostiralean gorri-urdinak CSK de Moscuren kontra neurtuko dira eta igandean Liga Endesako bigarren itzuliko partida dute, Real Madrilen aurka.
Zenitek garaipen bakarra lortu du etxean, Asvel Villerbauneren kontra, guztira lortu dituen bost garaipenetatik. Horrek sailkapenaren azken postura eraman dio.
Hala ere, errusiarrak talde arriskutsua dira, kalitatezko jokalariak baitituzte, Gustavo Ayón, Alex Renfroe eta Colton Iverson baskonista ohiak, Mateusz Ponitka poloniarra eta Andrew Albicy frantsesa, besteak beste. Ayón, tamalez, baja izango da partida honetan.
Dusco Ivanovicek ezin izango du Luca Vildoza gogoan izan, argentinarrak oraindik mina duelako sorbaldan, baina zazpi egunetan jada ongi egotea espero da.
Gasteiztarrak Gran Canaria menderatzetik datoz eta beste garaipen bat lortu nahi dute, taulan posizioak igotzeko. Joaneko partidan, Baskoniakoek 70-60 irabazi zuten.