LESIOA
Henryk masailezurra hautsita dauka, eta ebakuntza egin beharko diote
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Khimkiren aurkako Euroligako partidan hartu zuen min, eta postu berean jokatzen duten Grangerren eta Vildozaren bajei batu zaie.
Pierrià Henry Kirolbet Baskoniako jokalari estatubatuarrak ezin izango du jokatu MoraBanc Andorraren aurka igande honetan, ACB ligan; izan ere, masailezurra hautsi zuen Khimkiren kontrako Euroligako neurketan.
Baskoniak zabaldu duen oharraren arabera, gasteiztarren joko-antolatzaile nagusiak "hainbat hezur-haustura ditu aurpegian", ebakuntzaren bidez konpondu behar direnak.
Behin ebakuntza eginda, klubeko medikuek zehaztuko dute zein den jokalariak beharko duen susperraldi epea.
Lesio honek beste ezbehar dakarkio Baskoniari joko-antolatzailearen postuan, dagoeneko min hartuta baitaude Jayson Granger eta Luca Vildoza toki berean.