Itxi

Lesioa

Vildozari ebakuntza egingo diote eta hiru hilabete egongo da jokatu ezinda

Redacción

Leer en Castellano

Kirolbet Baskoniak jakinarazi duenez, ostegunean egingo diote ebakuntza eskuin sorbaldan jokalari argentinarrari, Gasteizen.

Luca Vildoza, Kirolbet Baskoniako jokalaria. Argazkia: EFE

Luca Vildoza Kirolbet Baskoniako jokalariari ebakuntza egingo diote datorren ostegunean, otsailaren 6an, Gasteizen, eskuin sorbaldan duen lesioa sendatzeko. Mikel Sanchez izango da ebakuntzaren arduraduna.

Klabikula distalaren erresekzioan datza ebakuntza, eta Vildozak hiru hilabete inguru emango ditu jokatu ezinda. Hala ere, jokalariaren eboluzioaren arabera, epea zerbait luzatu edo laburtu daiteke. Argentinarraren sendatze-prozesua Baskoniako mediku-zerbitzuek gainbegiratuko dute.

Albisteak (3)