Itxi

25. JARDUNALDIA

Kirolbet Baskoniak ezin izan dio Zalgirisi eutsi (60-74)

AGENCIAS | REDACCIÓN

Leer en Castellano

Lituaniarrek, gainera, talde bien arteko puntu-aldea eskuratu dute, 14 puntuko errenta lortu baitute Gasteizen; arabarrek, aldiz, 12gatik irabazi zuten Kaunasen.

Achille Polonara defendiendo a Paulius Jankunas. Foto: EFE

Kirobel Baskoniak galdu egin ostegun honetan Zalgiris Kaunasen aurka (60-74), neurketan zehar goitik behera nabarmen egin eta gero, Euroligako hogeita bosgarren jardunaldiari zegokion partidan.

Lehiari ondo ekin arren, errebotean zein hiruko jaurtiketetan azaldutako gabeziek hamaseigarren porrota ekarri diote Dusko Ivanovicen taldeari, eta, hartara, aldapa gora jarri zaio play-offetara sailkatzeko aukera.

Semaj Christon izan da Baskoniako jokalaririk onenetakoa 17 punturekin, baina bere lana ez da nahikoa izan lituaniarrei aurre egiteko.

Defentsako lanean oldarkor hasi dira arabarrak, eta ezustean harrapatu dituzte aurkariak lehen erasoetan, kanpoko jaurtiketek eta baloiaren zirkulazioak indarrak parekatu dituzten arte.

Dena den, Matt Janningen hiruko batekin eta Zoran Dragicen saskiratze batekin lehendabiziko aldea ireki du markagailuan Baskoniak, 15-9.

Ondoren, Lukas Lekavicius kantxaratzeak sosegua ekarri dio Sarunas Jasikeviciusen gizonen erasoko jokoari, baina Baskonia sendo mantendu da defentsan, eta 17-13ko emaitzarekin amaitu da lehen laurdena.

Bigarren laurdenari hobeto ekin dio Zalgirisek, eta neurketa orekatzea lortu du; hala ere, Semaj Christonek urrunetik erdietsitako hiruko batek berriro hautsi du berdinketa hori. Baskoniako joko-antolatzaileak aurretik mantendu du bere taldea, eta, gerora, Pierrià Henryri utzi dio lekua. Hura hilabeteren ostean itzuli da kantxara, maskara baten laguntzarekin, aurpegian izandako haustura babesteko asmoz.

Atsedenaldira Ivanovicenak aurretik iritsi badira ere (35-30), erreboteen eta kanpoko jaurtiketen bultzadarekin aurretik jarri dira gero eta erosoago ari ziren lituaniarrak.

Etxekoek hamar puntu baino ez dituzte sartu hirugarren laurdenean, eta ezin izan diote eutsi Zalgirisek proposatutako saskiratze-trukatzeari. Ondorioz, bisitariek tarte txiki bat lortu dute laurden hori amaitzearekin batera (45-51).

Baskonia ez da erantzunik aurkitzeko gai izan ez barneko jokotik, ezta hiru puntuko jaurtiketatik ere, eta berdeen partziala 0-11ra arte zabaldu da (45-56).

Ivanovicek Henry eta eta Christon batera jokatzeko erabakia hartu du, baina eraginkortasunik gabe segitu dute, eta partida galtzeaz gain, bi taldeen arteko puntu-aldeak ere ihes egin die gasteiztarrei  (60-74).

Fitxa teknikoa:

60 - Kirolbet Baskonia (17+18+10+15): Christon (17), Janning (3), Shields (4), Shengelia (12) eta Eric (4) -hasierako bostekoa-, Henry (6), Diop (4), Sergi Garcia (-), Fall (2), Dragic (2) eta Polonara (6).

74 - Zalgiris Kaunas (13+17+21+23): Walkup (8), Milaknis (7), Ulanovas (15), Jankunas (-) eta Landale (2) -cinco inicial-, Rivers (3), Lekavicius (13), Hayes (8), Geben (7) eta Leday (11).

Epaileak: Matej Boltauzer (Eslovenia), Spiros Gkontas (Grecia) eta Milos Koljensic (Montenegro). Ez dute inor kanporatu.

Albisteak (4)